Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Jarduerak

Partekatutako hausnarketak

Azaroak 4 eta 11, 18:30

Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauen bidez ezagutu itzazu erakusketaren obra esanguratsuenak, muntaiaren zokoak eta erakusketa bakoitzaren bestelako bitxikeriak.
Azaroak 4, asteazkena, 18:30: Arte ardura arloaren ikuspegia Alex KATZ, hemen eta orain. Petra Joos, erakusketaren komisarioa
Azaroak 11, asteazkena, 18:30: Funtsezko kontzeptuak Alex Katz, hemen eta orain. Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea

Lekua:
Informazio-mahaia
Sarrerak:
2 € Museoaren Lagunak / 3 € publiko orokorra (Museoko sarrera ez dago barne; ezinbestekoa da webgunean erreserba egitea). Talde bakoitzeko 8 pertsona gutxienez.

* Babeslea Fundación Vizcaína Aguirre

Elkarrizketa: Alex Katz eta Michael Rooks

Urriak 21, asteazkena, 18:30

Erakusketaren komisario Michael Rooks —Wieland Family Curator of Modern and Contemporary Art— eta Alex Katz solasean izango dira, artistaren artelanak Museoko 105. aretoan aurkezten direla eta.

Lekua:
Entzungela
Sarrerak:
Doako sarrerak, dagoeneko eskuragai txarteldegian eta Museoaren webgunean.

DIDAKTIKA IN FOCUS. Alex Katzi buruzko gogoetak eta bisitak

Azaroak 19 eta 26 eta abenduak 10, ostegunak, 18:30–19:30.

In Focus da aurki Museoaren 105. aretoan aurkeztuko den erakusketa monografiko bakoitza osatuko duten Didaktiken izena. Hauen bitartez aukeratutako artista bakoitza sakonean ezagutu ahal izango du bisitariak.

Alex Katz, hemen eta orain erakusketaren kasuan, In Focusen, beste jarduera batzuen artean, erakusketaren ideia nagusietako bati —artearen eta naturaren arteko harremana— jarraiki, ideia hori haien artegintzan lantzen duten artistek gidaridun bisitaldiak eskainiko dituzte. Juana García Pozuelok, Lucía Onzainek eta Juan Pérez Agirregoikoak Alex Katzen obrari buruzko euren gogoetak partekatuko dituzte.
Juana García-Pozuelo, azaroak 19, osteguna
Lucía Onzain, azaroak 26, osteguna
Juan Pérez Agirregoikoa, abenduak 10, osteguna

Lekua:
Zero Espazioa eta gela 105.
Sarrerak:
2 € Lagunak eta 3 € publiko orokorra (ez dago barne Museorako sarrera; ezinbestekoa da webgunean aldez aurretik erreserba egitea). Gutxienez 8 pertsonako taldea.

DIDAKTIKA IN FOCUS. Sormen saioak: Alex Katz, hemen eta orain. Espazioak marraztu tailerra [+18]

Azaroak 7 eta 14, larunbatak, 10:00–11:45

Alex Katzek paisaia bat buruan irudikatu eta naturari begiratzen dio horren bila. Raúl Domínguez artistak emandako tailer honetan gure inguruarekin marrazketaren bidez harremanetan jartzen ikasiko dugu. Eguraldia lagun bada lehen saioa Museoaren kanpoaldean egingo da.

Lekua:
Museoaren kanpoaldea eta Zero Espazioa.
Sarrerak:
(2 saioko tailerra): 24 € Lagunak eta 30 € publiko orokorra. Ezinbestekoa da aldez aurretik Museoaren webgunean erreserba egitea. Gutxienez 10 pertsonako taldea; gehienez 20koa. Materialak barne daude.