Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Erakusketa

23 de octubre, 2015 – 7 de febrero, 2016

 

Alex Katz (Brooklyn, 1927) margolariaren obra gerraondoko arte estatubatuarraren kanonari eta gaur egungo pinturaren abangoardiari oso lotua dago. 1950eko hamarkadan eman zen ezagutzera margolari figuratibo gisa, abstrakzioa nagusi zen garai batean, artean imajinagintza –bereziki figura– baztertzen zuten kritikoei aurre eginez. Katz Espresionismo Abstraktuaren berezko irudiak baztertzearen aurka bazegoen ere, bere energia eta logika formala gustukoak zituen.

Katzek pintura azkarra eta fisikoki aktiboa bilatzen zuen, Jackson Pollock-en dantzaren antzeko mugimenduan inspiratua. Honen konposizio integralak esanguratsuak izan ziren. Katzek bere helburua “denboraren igarotze azkarra” bere obran jasotzea bezala deskribatzen zuen. Kolore-plano lisoegatik, gainazaleko pintura-espazio batengatik, eta lerro inklinatu eta erredukzionista baina oso deskribatzaileengatik nabarmenduta, gaur egun oso pertsonaltzat jotzen den pinturaren bitartez, Katzek gauzen itxura “orainaldian” sentitzen eta jasotzen diren bezala erakutsi nahi zuen.

Katz batez ere erretratuengatik ezaguna den arren, hasieratik estudioaren barruan eta kanpoan paisaiak margotu ditu. Alex Katz, hemen eta orain erakusketak Katzen ibilbide artistikoan paisaiak izan duen eboluzioa arakatzen du, bere hasierako lanaren oinarrizko gai bat izatetik hasi eta azken hogeita bost urteetako obran izan duen garrantziraino.

Alex Katz
Sunset 1, 2008
Oilo-pintura liho gainean
274.3 x 213.4 cm
Artistaren eskaintza

Katalogoa
Alex Katz

Zenbait egile.
Atlanta Argitalpenak.

Ingelesezko edizioa.

ISBN ingelesez: 978-0-300-21571-7

Prezioa:
45 €
Lagunentzako prezioa:
42,75 €
Erosi orain